Jokaik, jolas inklusibo, autonomo, sortzaile eta kooperatiboari balioa ematen dio, belaunaldien arteko harremanak sustatuz.
Jokai euskal mitologian inspiratutako jolas sortzaileen konpainia da.
“Sormena mundu guztiak ikusi duena ikustea eta inork pentsatu ez duena pentsatzea da”
Jokai euskal mitologian inspiratutako jolas sortzaileen konpainia da eta diseinu zorrotza du,bai errealizazio teknikoan bai artistikoa.
Jokaik, jolas inklusibo, autonomo, sortzaile eta kooperatiboari balioa ematen dio, gailu elektronikoek jolasteko eta erlazionatzeko modua bereganatzen duten garaiotan, belaunaldien arteko harremanak sustatuz.
Larun instalazio ibiltaria bat da, eskuz egindako eta euskal mitologian inspiratutako sormen-jolas batzuez osatua.
Jokoak publiko guztiarentzat dira, ez haurrentzat bakarrik, publiko helduarentzat ere bai.
Bildumaren barruan bi espazio bereizten dira:
Jokoak publiko guztiei zuzenduta daudei. Bildumaren barruan bi gune bereizten dira.
Haizea izaki biziduna da. Horrela, “hegoi” eta “ipar” izenak, hurrenez hurren, “hego”eta “ipar” haizeaen pertsonaia mitologokoak dira.
Amets gaiztoen eta gaueko beldurren jeinua da. Erran ohi da, jendea lo dagoen bitartean etxeetan sartzen dela. Etxeetan ingumaren sarrera saihesteko, eguzkilore bat jarri behar da ate edota leihoetan.
Zezengorri haitzuloetan bizi den izaki bat da. Behi edo zezen forma du, eta Mariren bizilekuak babesten ditu.
Akerbeltz arduratzen da bere kontura dauden animaliak babesteaz. Sorgiñek gurtzen dute, eta hark gidatzen ditu Akelarreak.
Gizotso, gizon otsoa da. Erdia gizona eta erdia otsoa. Basoetan bizi da eta gauez agertu ohi da. Piztia basati hau gizakia arrazionalen eta irrazionalen harremanaren emaitza da.
Amalurren pertsonifikazioa da naturan. “Anbotoko dama”. Jainkosaren erregina da Mari, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guziak. Lurraren barrualdean bizi da, Anbotoko mendikosin eta haitzuloetan, eta hori da Mariren bizileku nagusia. Hala ere, beste 20 bizileku inguru ere baditu euskal lurraldean barrena ta zazpi urtez behin aldatzen du bizilekuz.
Haren mende daude emankartasuna eta uztak, eta bere da euriaren sortzailea. Sugaar jeinuaerekin ezkondurik dago. Bi seme ditu, Mikelats eta Atarrabi.
Sorgina hitza sortu hitzean eragin atzizkian du jatorria, beraz, jaiotzak eragiten dituela adierazi nahi du.
Eukal erlijioko apaiz emeak druida zelten antzekoak ziren, eta haien ardura ziren gurtza eremuak eta zeremonioak. Haiek ziren jendea sendatzeko basa belarrak biltzearen arduradunak.
Sorginek Akelarre izeneko bilerak egiten zituzten gauez. XV eta XVII. mendeen artean sorginen kontrako epaiketa ugari izan ziren ta milaka emakume hil zituzten.
Gauaren eta iluntasunaren jainkoa da. Ez dio gizakiari gauez lan egiten uzten, eta gauez beren balentriak eta apustuak egin ohi dituzten gazteak atzitu eta eramaten ditu berarekin.
Lurra, ama lurra, da jainkosa nagusia. Lurra da izaki bizien bizilekua, eta bera da gure inguruna naturala sortu duen berezko bizi indarra.
Hari esker bizi dira animaliak eta landareak, eta hark ematen dizkigu gizakioi elikagaiak zein bizitzeko behar dugun lekua.
Lurrean bizi dira pertsonaia mitologiko gehienak, eta baita hildakoen arimak ere.
Kultura guztiak izan ohi dituzten iratxoak dira. Oso tamaina txikiko gizon eta emakumek dira, eta nagusiek agintzen dieten guztiei egiten dute. Izenak adierazten duen bezala, galtza gorriak izan ohi dituzte, eta oso aktiboak dira.
Begi bakarreko izaki gaiztoa da. Kaitzuloetan bizi da, eta gazteak harrapatu eta irensten ditu. Grezian mitologiako ziklopeetan du jatorria. Erreniagako nafar mendikatearen inguruan bizi zela esaten dute.
Basoko gizaki basatia da, Jentilekin ere lotu ohi da. Natura gizakiek inbaditutako lekuetatik babesteko gelditu zen lurrean.
Garaia eta indartsua da, eta belaunetaraino iristen zaio ilea. Artaldeak eta artzainak babesten ditu. Ekaitzak hurbiltzen direnean, ohiuka ematen die artzanei horren berri. Otsoen erasoetatik babesten ditu ardiek… Basendere du emaztea, basoko andere basatia.
Lamiak izaki ederrak dira, emakumen itxura dute, eta ibaietan egon ohi dira.
Gorputzaren erdia gizakiarena dute, eta beste erdia, berriz, animaliarena. Goiko aldean, emakume eder bat da lamia, eta beheko adarrak, berriz ahate, ahuntz edo arrain batenak izan ohi dira, lekuaren arabera.
Jentilak dira kristautasunaren aurretik Euskal herrian bizi ziren lehenengo biztanleak. Indar gizagabea dutela esan ohi da, larruez jazten dira, eta mendian bizi dira. Harri handiak jaurtitzen dizkiete etsaiei.
Sugaar Mari jainkosarena senarra da. Kaitzuloetan bizi ziren suge hegalari baten forma du, eta oso lotua dago tximista eta trumoeie. Gurasoen aginduak betetzen ez dituzten haurrak zigortzen ditu, besteak beste.
Insektu hau sakratua da leku askotan, eta biharamunean zer eguraldi egingo duen esateko eskatu ohi zaie. Igo eta hegan egiten badu, eguraldi ona egingo duen seinale; bestela, euria egingo du.
“Desioen putzua” uretan jasotako jainko jakin batzuen existentzia deskribatzeko sortu zen. Ura bizi iturri bat denez, eskatutakoa bete beharrekoa zela uste zen.
Geroztik, 1700. urtearen inguruan, jendeak txanponak botatzen zituen uretara desio bat eskatzeko.
Txokoka antulatutako Montessori materiala, 0 eta 3 urte bitarteko haurrentzat. Montessori materialek autoedukazioa deitzen diote. Haurrak esperimentatzeko, zentzumenak eta bizipenak manipulatzeko diseinatuta daude, eta horiek erabiltzean bere izatea eraikitzen du.
Diseinuak eta eraikuntzak. Jolasen eta automaten asmatzailea, 15 urte baino gehiagoko esperientzia duena kaleko instalazioak sortzen.
Gaur egun, Toc de Fusta eta Xics konpainetan lan egiten du (arotzeria sortzailea).
Arte ederretan lizentziatua. Urtetan euskarri ezberdinen gainean ilustrazioak egiten aritua.
Horma irudien artean aipagarrienetakoa Leitzako plazako frontisaren atzeko tranpantojoa.
@unairg - Sapai margo estudio (Leitza).
www.jokai.eus
jokai@jokai.eus
647 11 69 38 / 625 39 17 25